p   p
 
sanduzelai@erraldoiak.net 649936060
 
logo
 
 
euskara / castellano / francaise / english
 
  konpartsa / argazkiak  
 

 

 
 

Sanduzelaiko Erraldoien Konpartsa

Egungo Sanduzelaiko Erraldoien Konpartsa 1992. urtean ernaltzen hasi zen. Sanduzelai peñaren barra atzean elkartutako gazte batzuen elkarrizketa baten ondorioz, hurrengo jaietan Sanduzelaiko auzokideok gure erraldoiak lehen aldiz ikusteko aukera izan genuen.

Gazte hauek Sanduzelaiko Auzo Elkartearen inguruan ibiltzen ziren eta haien lan eta ahaleginari esker Ion "Ermitaua", Katalintxe "Neskamea", Garcia "Batzarkidea" eta Maritxu "Etxekoandrea" erraldoiak sortu ziren.

ion
     
gaiteros

1997an beste 3 protagonista sortu ziren konpartsa osatuz: "Gerrilaria", "Karlista" eta "Milizianoa" zaldikoak. Hiru hauek egun Sanduzelai auzoa kokatuta dagoen lur-eremuetan Karlistadetan egon ziren gerrak eta borrokak irudikatzen dituztelarik.

Konpartsan irudikatutako pertsonaia guztiak auzoarekin erabat lotuta daude. Batzuk historikoki dokumentatuak izan dira eta beste batzuk lurralde hauetan bizitako pertsona edo taldeak irudikatu nahi dituzte.

catedral
     
grupo Bizitako 20 urte luze hauetan, asko eta asko izan dira Sanduzelaiko Erraldoien Konpartsak bisitatu dituen auzo, herri eta hiriak. Hauen  artean Iruñean egiten den peñen eguna edo Bilboko aste nagusia. Honetaz gain Iruñeko auzoetan eta kultur jarduera desberdinetan  parte hartzea ohikoa da, Nafarroa Oinez edo Sadar futbol-zelaian egin "Bai Euskarari" jendetsuan kasu.
     
Sanduzelai auzoan antolatzen diren ekitaldi askotan ere parte hartzen du. Apirila bukaerako auzoko festetan egunero ateratzen dira eta  hasieratik igandeko erraldoien bilkura antotatzen du. Honetaz gain, Sanduzelaiko egunean, peñaren egunean edota eskoletako ikasturte bukaerako jaietan beti egoten da. 
     
konpartsa
    maritxu

Maritxu la Etxekoandrea

Ehunka urtez Argako bazter emankorrak landu zituzten baserriko baratzezainen matriarka irudikatzen du. Ama-lurraren irudia da, belaunaldiz belaunaldi transmititutako ohituren ikurra.

garcia  

García Ibañez de Asiain - García el Juntero

Iruñerriko bizilaguna, 1365an atxilotua izan zena Miluzeko Batzarra ospatzen ari zen bitartean. Askatasunaren defentsa eta lorzoru hauetako jendearen eskubideak ordezkatzen ditu:  PRO LIBERTATE PATRIA, GENS LIBERA STATE

  katalintxe

Katalintxe la Criada

Baserrietako baratzezainen morroien irudia da, Arga ibaian musika jartzen zuten arropa-garbitzaileena. Emakume langile eta gaztearen ikurra da

 

ion  

Fray Juan de Beauves - Ion el Ermitaño

San Jorge baselizako ermitaririk ospetsuena. Eskultorea eta prailea izateaz gain ,1570an atxilotua izan zen heresiako susmagarria izateagatik. Dogmaren aurkako pertsona sortzailearen heresia eta asaldura irudikatzen du, NATURA eta bertatik sortutako sinismenetan oinarritutako bizimodu bat besterik ulertzen ez duena.

    guerrillero

El Guerrillero

Frantsesen inbasioa gertatzean “Division Navarra” izeneko gerrilari ejerzitoa sortu zen. Ejerzito honek frantsesak suntsitu zituen espainiako tropak heldu baino lehen. Sanduzelai, gerrilarien lurraldea izan zen, Miluze zubia, adibidez, haiek lehertarazi zuten Iruñea frantsesen esku zegoenean hiriaren sitioa lortuz

 

carlista  

El Carlista

Bigarren karlistadan Iruindarrei harresiak zeharkatzea galarazi zieten karlisten lantzarien ikurra da.

  miliciano

El Miliciano

Bigarren karlistadan, Iruñea defendatzeko hiritar liberal eta errepublikanoek milizia bat osatu zuten. Entrenatugabeak izan arren, bi urteko militar sitioari eutsi zioten